Posts tagged ‘Kultura arteko hezkuntza – Educación intercultural’

Kultura arteko hezkuntzako esperientzia

Haur hezkuntzan garatu den kultura arteko hezkuntzako esperientzia topatu dezakegu lotura honetan. Hamaika orritan zehatz eta mehatz aurkezten digute nola landu duten Leganesen dagoen haur hezkuntzako eskola publiko baten.

Experiencia de educación intercultural en aulas de infantil en el colegio público de Leganés

2008/12/08 at 16:45 Deja un comentario

Ikasle etorkinak haur hezkuntzan

             «Badira ikasturte batzuk ikasle etorkinak heltzen ari direla gure ikastetxetara. Irakasleok teorian argi daukagu ikasle hauek beste ikasleekin batera ikasi behar dutela integrazioa lortzeko,  baina praktikan oztopo ugari aurkitzen dugu tartean integrazio hori bideratzeko. Eta gure kasuan,  bi hizkuntza ikasi beharrak ez du lana inolaz ere errazten. (…) Egia da Haur Hezkuntza, daukan egiturari eta metodologiari esker,  etaparik errazena dela ikasle etorkinak integratzeko;  egia da haur txikiak- Haur Hezkuntzako umeak-  hobeto moldatzen direla egoera berrietan nagusiak baino;  egia da hemen jaiotako ikasleak antzeko egoeran daudela, beraientzat  ere eskola egoera berria baita. Baina hala eta guztiz ere,  ikasle atzerritarren integrazioak arreta berezia eskatzen digu, haur hezkuntzan ere  ahal den modurik hoberenean eman dadin. Ikasle guztientzat Haur Hezkuntzako etapa ondo, zoriontsu egitea , garrantzitsua bada, ikasle etorkinarentzat eta bere familiarentzat are garrantzitsuago,  harrera-gizartean integratzeko lehen urratsa izan daiteke eta. Horregatik, gure jarrera oso ezinbestekoa da egoera berri honi aurre egiten diogunean»…

Honela hasten da Ikasle etorkinak haur hezkuntzan dokumentua. Bertan Gasteizko Berritzeguneko Kultura arteko Batzordeak hausnarketa baliotsuak egiten ditu eta, nahiz eta 2005eko dokumentua izan, oso lagungarria da oraindik. Dokumentuaren egilieak Pilar Hernández, Inma Ortega eta Amaia Sesma dira.

Gaian sakundu nahi izatekotan baliabide gehiago dago www.berrikuntza.net orrialdean, «Eskola inklusiborantz / Kultura arteko hezkuntza» atalean.

2008/05/08 at 08:54 Deja un comentario


Estatistika - Estadística

  • 121.185 bisitak - visitas

B07-B08 Haurgelak

Aprender a leer y escribir

Aprender a leer y escribir

Eduvlogs. Txaro Franco

Blog colectivo de vídeos educativos

Leer.es

leer.es

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2013

Getxolinguae 2012

Egutegia – Calendario

May 2024
L M X J V S D
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Categorías

Mis fotos en Flickr