Posts filed under ‘Irakasleen prestakuntza – formación del profesorado’

Heziberri 2020 Haur Hezkuntzan

Duela urte bat argitaratu zen Euskal Autonomi Erkidegorako haur hezkuntzako Dekretu berria, Heziberri 2020 markoaren printzipioetan oinarritzen delarik.

Curriculum berri honek aldaketa batzuk dakartza. Aldaketarik nabarmena da ohiko hiru eremuetatik bi eremuetara pasatzea, horrek dituen ondorioekin: etapako globaltasuna aintzat hartzeko erronka. Kontzeptu hau ez da berria, ezta haur hezkuntzakoa bakarrik ere, baina ez gara nekatuko bere garrantzia defendatzen. Haurra bere osotasunean hartu behar dugu hezkuntza-esku hartze egokia proposatzeko.

Beste aldaketa garrantzitsu bat da “arazo-egoera” kontzeptua berrezkuratzen dela. Unitate didaktikoak edo proiektuak diseinatzerakoan errealitatearekin lotutako arazo-egoera bat hartu behar dugu abiapuntu. Ideia ez da berria (Philippe Meirieu, 1992) baina bai esplizitoki dekretuan agertzea. Ikuspegi honek lagunduko digu konpetentziak garatzen.

2017/02/15 at 14:24 2 comentarios

Haur hezkuntza eta Hizkuntza proiektua garatzeko erabaki metodologikoak

Hizkuntza proiektua: eskolako hizkuntzak birpensatzen izan da Getxolinguae 2015-ren aurtengo jardunaldiaren izenburua

Hasteko, Berritzegune Nagusiaren hizkuntzetako aholkulariek Hizkuntza Proiektua Gure Ikastetxeetan egiteko prozesua azaldu dute: ezaugarri nagusiak, edukiak, erabakien eremuak, faseak…

Gero, Uri Ruiz Bikandik eremu didaktiko-metodologikoari buruzko hausnarketa egin du. Bere hitzetan, “gaurko eskakizuna da denbora berean hiru hizkuntza irakatsi behar izatea”. Horretarako prozesuak hobetzea proposatu du, bai ikasleengan (komunikatzeko konpetentzia eta ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentziak garatuz), baita irakasleengan (elkarrekin jokatu eta metodologia adostuz). Gainera, Erabaki didaktiko-metodologikoei funtza bilatu nahian, bigarren hizkuntzaren irakaskuntzari buruzko sasi egi batzuk aztertu eta benetazko egiekin alderatu zituen. Horietako batzuk haur hezkuntzako praktikari erabat lotuta daude

Hizkuntza proiektua ikastetxeko dokumentua da, baina ezin dugu ahaztu ikasle askok eskolan sartzerakoan izaten dutela bigarren hizkuntzarekin lehen harremana eta, gehienok, atzerritako hizkuntzarekin. Bestaldetik, haur hezkuntzan sartzerakoan (2 urterekin gehienok) haurren ama hizkuntza oraindik eraikitzen ari da. Azkenik, 6 urte baino lehen (haur hezkuntzako geletan zein gelatik kanpo) hizkuntza idatziari lehen hurbilketa suertatzen da.

2015/05/31 at 16:02 Deja un comentario

Oparirik hoberena: ikasleen aurrerapenak

Gaur ez da nire urtebetetzea izan baina opari ederra jaso dut. Plentzia eskolan formakuntza saioa izan eta gero iaz ezagutu nuen andereino batengana joan naiz.

Sorpresa izan da gordeta zituela gelako ikasle baten ekoizpenak niri oparitzeko. Pasa den ikasturtean “Hizkuntza idatzia” mintegian parte hartu zuen eta bere lau urteko gelan mintegian proposatutako testu mota batzuk landu zituen: eskutitza, ipuina, errezeta… Esperientziak eta ikasleen ekoizpenak jadanik partekatu zituen mintegiko saioetan, baina orain argitaratzen dudan ipuina neska batek egin zuen mintegia bukatu eta gero. Andereinoa ere harrituta geratu omen zen, espero baino askoz gehiago ikasi dutela (neska batek behintzat) konturatzean.

Hau da umeak idatzi zuen ipuina: Satorra

Eli- Plentzia 4 urte 2013-14

Saiatuko naiz testuingurua azaltzen: “ipuina” testua jarduera anitzen bitartez landu eta gero andereinoak proposatu zien norberak azaltzea zein izan zen bere gustokoen ipuina. Ahoz azaltzeaz gain,  neska batek gehien gustatu zitzaion ipuina idatzi zuen andereinoak proposatu barik eta laguntza barik. Noski hau ez dela lau urteko gelarako helburua, baina argi eta garbi geratzen da proposamen didaktiko batzuekin aukera ematen dugula gelako aniztasunari erantzuna hobeagoa emateko beste jarduera batzuekin baino. Duela hogei urte neska honek ziuraski bokalak ikasiko zituen eta haien grafia jotake landuko zuen. Testu honek, ordea, ikaskuntza sakonagoa adierazten du. Orokorrean garbi dago testu konplexuak ulertzeko eta ekoizteko gai dela. Gainera:

Testua dela eta:

  1. “Ipuina” testuaren inguruan jarduera anitzak egiterakoan andereinoak eredu ezberdinak eskeini die. Eli eredu horietan oinarritu da bere testua idazteko.
  2. Ipuinaren ezaugarri batzuk ezagutzen ditu: narrazioa formatoa (testu jarraia).
  3. Ipuina hasteko formula erabiltzen du: “egun batean…”

Idatz-sistemaren garapena dela eta:

  1. Grafiaren kontrola du, minuskula oraindik ez erabili arren.
  2. Norabidea (eskerretik-eskumara idazten dela) menperatzen du.
  3. Alfabetikoki idazten duela esan daiteke, hau da, orokorrean idazkera konbentzioaletik oso gertu dago. Ortografia da beste pauso bat (adibidez: “ikusisuen” / “ikusi zuen”)
  4. Hitzak banatu behar direla daki eta marra baten bidez adierzten du. Behar diren hitzen arteko hutsune guztiak oriandik ez daude, baina erabat logikoa da, hitz guztiek ez baitute “esanahia”. Adibidez: “ikusisuen”, “aterasen”

Ikasteko jarrera eta motibazioa dela eta:

  1. Umea gai izan da denbora luze emateko bere adinarako oso lan zaila egiten. Horrek esfortzu handia eskatzen du (ipuinak jarraitzen du beste bi orritan)…
  2. …eta esfortzua errezago mantentzen da inplikazio emozionala dagoenean. Andereinoak gehien gustatu zaien ipuina aipatzea eta azaltzea proposatu duenean, ikasteko behar den emozioa bilatu du.
  3. Ipuina ume guztien aurrean niri oparitzeak balio eman dio Eliren lanari. Behar bada beste umeek ere laster ekoizpenak egingo dituzte “sari soziala” ere lortzeko. Motibaziorik hoberena, alegia.

Ipuin hau adibide bat baino besterik ez da, baina adibide erreala da eta ondorioak ateratzera bultzatzen gaitu. Lau urteko gelan dagoenean horrela idazten duenari ezin diogu proposatu lehen hezkuntzako lehenengo ziklora ailegatzen denean “m+a=ma” idaztea. Lehen Hezkuntzako Curriculumak esaten duen bezala, abiapuntua izan behar da haur hezkuntzan garatu dutena.

2014/11/06 at 18:26 Deja un comentario

Hasiera eta etengabeko formakuntza: zubiak eraikitzen

Gaur ikasturte berri bat hasi da ikasle gehienentzat. Egun gutxi barru, irakasleekin batera, magisteritzako ikasleak ere egongo dira hainbat geletan. Lehengo maila egin eta gero, haur eta lehen hezkuntzako eskoletara itzuliko dira hasierako formakuntzaren beste pauso bat emateko: ikastetxe eta geletako bizitzan parte hartuko dute, antolakuntza eta praktikak behatuko dituzte, orain arte ikasitakoarekin alderatuko dute… Etorkizunean irakasle izango zaretenei eskaintzen dizuet post hau eta esperientzia berri hau ilusio handiz bizitzea opa dizuet.

Ikastetxeetan topatuko dutenari hurbiltzeko asmoz, Bizkaiko EHUko Magisteritza Eskolako Praktiketarako Zuzendariordeak,  José Domingo Villarroel, B07 Getxoko Berritzeguneko haur eta lehen hezkuntzako aholkulariok, Txaro Franco eta Marije Uraga, gonbidatu gaitu Practicum-I hasiko dutenei hitzaldi bat emateko. Gure hezkuntza sistemaren egoera eta XXI. mendeko eskolak dituen erronkak azaltzen saiatu gara Heziberri 2020, gure Hezkuntza-eredu pedagogikoaren marko berria kontuan hartuz.

Hezkuntzaren xedeak betidanik izan dira, batez ere, umeak eta gazteak helduak izateko prestatzea eta gizarteak baloratzen dituen ezagutzak jakinaraztea, baina historian zehar ezinbesteko ezagutzak aldatu dira ekonomia, kultura eta teknologia aldatu ahala. Hitz batez, XXI. mendean, informazioaren gizartean, ez du balio gizarte industrialean sortutako eskolak. Era berean, Philippe Perrenoud-ek esaten duen bezala, irakasleok irakasteko konpetentzia berriak behar ditugu.

ppt practicum

Hoy mi compañera Marije Uraga, asesora de Etapa primaria y yo, Txaro Franco, asesora de Infantil y primaria en el Berritzegune de Getxo, hemos tomado parte activa en la sesión de presentación del Practicum-I a los alumnos y alumnas de 2º curso de magisterio en la Universidad de Leioa. Una oportunidad de encuentro entre las instituciones encargadas, respectivamente, de la formación inicial y contínua del profesorado, con el fin de acercarles a la realidad de las aulas y de reflexionar sobre los retos de nuestro sistema educativo, recogidos en el documento Heziberri 2020, y, en consecuencia, del perfil docente adecuado a una escuela del siglo XXI.

 

 

2014/09/08 at 23:01 Deja un comentario


Estatistika - Estadística

  • 90,072 bisitak - visitas

B07-B08 Haurgelak

Aprender a leer y escribir

Aprender a leer y escribir

AZKEN SARRERAK - ENTRADAS RECIENTES

Eduvlogs. Txaro Franco

Blog colectivo de vídeos educativos

Leer.es

leer.es

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2013

Getxolinguae 2012

Egutegia – Calendario

marzo 2017
L M X J V S D
« Feb    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Categorías

Mis fotos en Flickr

Con la última luz del día

8 de marzo. Martxoak 8. March, 8

8 de marzo. Martxoak 8. March, 8

8 de marzo. Martxoak 8. March, 8

8 de marzo. Martxoak 8. March, 8

8 de marzo. Martxoak 8. March, 8

8 de marzo. Martxoak 8. March, 8

Visita a un taller de alfombras persas. Yazd

Visita a un taller de alfombras persas. Yazd

Visita a un taller de alfombras persas. Yazd

Más fotos