Posts tagged ‘IKTak Haur Hezkuntzan – TIC en Educación infantil’

Itziar Blanco Ikasblogak 2010 jardunaldian: «IKTak eta gehiago gure gelan»

Aurreko sarreran Itziar Blanco andereñoaren lana aipatu nuen, baita bere gelako bloga  http://berbatik.blogspot.com ere. Gaur Barakaldon, Ikasblogak 2010 jardunaldian, pertsonalki ezagutzeko aukera izan dut eta bere hitzaldia gozatu dut. Atsegina da entzutea zenbat proiektuetan murgildu diren 4-5 urteko umeak, baina zorionez, gero eta eskola gehiagotan lan egiten da umearen ikuspuntituk, ikasketa esanguratsuak eta kooperatiboak bultzatuz, ikuspegi eraikitzailean oinarrituz, proiektuen bidez…

Itziar apur bat urrunera doa: bere gelan IKTak guztiz txertatuta daude gelako proiektuetan. Aurkezpenean aukera izan dugu ikusteko nola erabiltzen dituen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak (IKT) lan propiektuen fase guztietan: gaia aukeratzeko; informazio eskatu edo bilatzeko; astertzeko, interpretatzeko; ondorioak ateratzeko, idazteko… eta azken emaitza, kasu askotan, argitaratzeko.

Itziar Blancoren aurkezpena http://ikasblogak2010.wordpress.com/helbidean  topatu dezakegu beste mailetako esperientzien artean (lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, hizkuntza eskolak), baina hemen duzue lotura zuzena:

Bistan dago bere gelako umeak ez direla bakarrik eduki digitalen kontsumitzaileak, baita sortzaileak ere. Hori, haur hezkuntzan, azpimarratzekoa da.

Zorionak, Itziar, egiten duzun lanagatik

2010/06/28 at 18:50 1 comentario

Haur hezkuntzako jokuak interneten

www.puzzlepixies.com orrialdeak interneten aritzeko hainbat baliabide eskaintzen digu, haur hezkuntzako ikasleentzat ere. «Arazo» bakarra ingelesez dagoela da, baina bakarrik andereñoarentzat, jarduera gehienetan hizkuntza bakarrik ondo egin dela adierazteko entzuten bait da. Besteak beste memori, olilagarro baten puzzlea, kidoku (sudoku antzekoa baina ikurrekin), margozteko aukera batzuk … Ingelera ere landu nahi izatekotan, koloreak, zenbakiak eta abar daude

2008/11/11 at 21:03 Deja un comentario


Estatistika - Estadística

  • 121.185 bisitak - visitas

B07-B08 Haurgelak

Aprender a leer y escribir

Aprender a leer y escribir

Eduvlogs. Txaro Franco

Blog colectivo de vídeos educativos

Leer.es

leer.es

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2013

Getxolinguae 2012

Egutegia – Calendario

May 2024
L M X J V S D
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Categorías

Mis fotos en Flickr