Posts tagged ‘IKT’

Eskola 2.0 San Ignacio eskolan: Ipuinak bideoan

Eskola 2.0 jaio berria dugu gure artean eta jadanik emaitza interesgarriak ikusten ditugu. Getxoko San Ignacio eskolako IKT eredu proiektuaren arduradunak, Patxi Bustinzak, blog bat sortu du ikastetxeko irakasleei baliabideak eta tutorialak eskuratzeko asmoz. Bertan, besteak beste, oso baliabide interesgarri eta haur hezkuntzako geletan aprobetxagarri bat eskaintzen digu: Ipuinak bideoan

Hona hemen San Ignacio eskolako IKT-PREMIA bloga: http://sanignaciokoiktpremia.blogspot.com/

Dena den, hau ez da eskolako lehengo esperientzia blogosferan: 2008ko azaroan sortu zen  http://www.blogak.com/sanignacio/aurkibidea-indice  ikasleak idazle izateko asmoarekin. Laster  http://sanignacioeskola.blogspot.com/  bilakatu zen

2010/10/04 at 11:16 Deja un comentario

Itziar Blanco Ikasblogak 2010 jardunaldian: «IKTak eta gehiago gure gelan»

Aurreko sarreran Itziar Blanco andereñoaren lana aipatu nuen, baita bere gelako bloga  http://berbatik.blogspot.com ere. Gaur Barakaldon, Ikasblogak 2010 jardunaldian, pertsonalki ezagutzeko aukera izan dut eta bere hitzaldia gozatu dut. Atsegina da entzutea zenbat proiektuetan murgildu diren 4-5 urteko umeak, baina zorionez, gero eta eskola gehiagotan lan egiten da umearen ikuspuntituk, ikasketa esanguratsuak eta kooperatiboak bultzatuz, ikuspegi eraikitzailean oinarrituz, proiektuen bidez…

Itziar apur bat urrunera doa: bere gelan IKTak guztiz txertatuta daude gelako proiektuetan. Aurkezpenean aukera izan dugu ikusteko nola erabiltzen dituen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak (IKT) lan propiektuen fase guztietan: gaia aukeratzeko; informazio eskatu edo bilatzeko; astertzeko, interpretatzeko; ondorioak ateratzeko, idazteko… eta azken emaitza, kasu askotan, argitaratzeko.

Itziar Blancoren aurkezpena http://ikasblogak2010.wordpress.com/helbidean  topatu dezakegu beste mailetako esperientzien artean (lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, hizkuntza eskolak), baina hemen duzue lotura zuzena:

Bistan dago bere gelako umeak ez direla bakarrik eduki digitalen kontsumitzaileak, baita sortzaileak ere. Hori, haur hezkuntzan, azpimarratzekoa da.

Zorionak, Itziar, egiten duzun lanagatik

2010/06/28 at 18:50 1 comentario

Trabajo por proyectos y blogs, una sintonía perfecta

Cuadernos de Pedagogia aldizkariaren 401 zenbakian Alkartu ikastolako haur hezkuntzako andereñoak, Itziar Blankok, eta Barakaldoko berritzeguneko aholkulariak, Berta Martinezek,  Trabajo por proyectos y blogs, una sintonía perfecta  izeneko esperientzi intersgarri bat aurkezten dute. Bertan Itziarren gelan 4 eta 5 urteko umeek bloga nola erabiltzen duten komunikatzeko azaltzen da.

Gainera, ekainaren 28an Ikasblogak 2010 jardunaldian parte hartuko dute segur aski esperientzia berriak azaltzeko

El título lo dice todo. Y, como estamos en un blog «de», «para», «por» … la educación infantil, hablamos de blogs en el el aula de infantil. Bajo el título Trabajo por proyectos y blogs, una sintonía perfecta  nos encontramos un interesante artículo publicado en el número 401 de la revista cuadernos de Pedagogía, en mayo de 2010 por Itziar Blanco,  profesora de Educación Infantil en el CEP Alkartu Ikastola LHI y Berta Martínez, asesora de Primaria del Berritzegune de Barakaldo.

El artículo  resume la experiencia llevada a cabo en el aula de Itziar con niños y niñas de 4 y 5 años  que utilizan el blog para hablar, escuchar, escribir, comunicarse… pero, además de conocer la experiencia a través del artículo, podemos ver a los niños y niñas en acción en su blog de aula  http://berbatik.blogspot.com/ : http://berbatik.blogspot.com/2010/06/zelako-mezuak.html

2010/06/23 at 11:20 Deja un comentario

Pelutxe proiektua

Peluche4Pelutxe proiektu telematikoa Haur Hezkuntzako azkeneko mailako ikasleei, hau da, bost urteko geletan daudenei zuzenduta dago. Pelutxea gelako martxan sartu eta ikasleen bizipenetan parte hartuko du. Bi ikastetxe artean pelutxezko panpinen trukaketaren bidez teknolgia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dira.

Pelutxezko Panpinen proiektua, «Ositos de Peluche» IEARN sareak antolatutako proiektuan oinarritzen da. e-postaren bidez komunikazioa bultzatzea oinarritzat duelarik.

Gaztelaniazko bertsioa, helbide honetan ikus daiteke: http://www.telar.org/telar/proyectos/ositos/ositos.htm

 Jatorriz, Australian egindako proiektu baten ondorioa da, hona helbidea: http://www.iearn.org.au/tbear/

  Gipuzkoako hainbat ikastetxeetan Pelutxe proiektuan parte hartzen ari dira bost uteko ikasleak. Hemen adibide batzuk topa ditzakegu: 

Pelutxe proiektuan parte hartu nahi izan eskero, urrian zehar aukera dago. Formulario bat bete behar da.

Lehen hezkuntzarako ere proiektu telematikoak daude: «Euskadin zehar» eta «Azmaliko«

2009/10/12 at 19:38 Deja un comentario

Gelako bloga

Gaur egun ezinbestekoa da teknologia berrien erabilera gure geletan, baita haur hezkuntzan ere. Curriculum berriaren oinarrizko konpetentzien artean «konpetentzia digitala» dugu eta haur hezkuntzako edukietan tekonologia berrien erabilera topatu dezakegu besteak beste . Testu inguru honetan, haur hezkuntzako geletako blogek teknologia berriak erabiltzeko aukera ematen digute eta, bide batez, gurasoekin komunikabidea mantentzeko tresna ere izan daitezke, batez ere geletan fitxa gutxi egiten baditugu: karpetak etxera eramaterakoan konturatzen gara geletan bizi den guztia ez dela inon agertuko nahiz eta guk ondo jakin zenbat ikasi duten… Gelako bizitzaren aztarnak ez ezabatzeko Busturiako eskolan, adibidez, haur hezkuntza eta lehen zikloko bloga sortu dute. El Rocio herriko eskolaren bloga ere ikusi dezakegu ideiak jasotzeko. San Juan del Puertoko eskolan, berriz, gela bakoitzako bloga sortu dute:  los patitos (4 urte B), las gaviotas (5 urte). San Fermin ikastolan ere haur hezkuntzako bloga dute.

2008/03/05 at 18:00 Deja un comentario


Estatistika - Estadística

  • 121.185 bisitak - visitas

B07-B08 Haurgelak

Aprender a leer y escribir

Aprender a leer y escribir

Eduvlogs. Txaro Franco

Blog colectivo de vídeos educativos

Leer.es

leer.es

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2013

Getxolinguae 2012

Egutegia – Calendario

May 2024
L M X J V S D
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Categorías

Mis fotos en Flickr