Posts tagged ‘infantil’

Zientzialari txikiak

LOEk ikuspegi berri bat sartu zuen hezkuntza sisteman. Hortik aurrera konpetentziak izango lirateke ikas-irakaskuntza prozesuaren erreferenteak. Orain helburua ez da edukiak ikastea eta azterketetan botatzea, baizik eta bizitzako hainbat eremuetan konpetentea izatea. Konpetentzia guztiak urteetan zehar garatzen dira, baina lehen urratsak haur hezkuntzan ematen dira. Garapenaren beste eremuetan bezala, ZIENTZIARAKO KONPETENTZIAren zutabeak bizitzaren lehen hilabetetan jartzen dira eta etapan zehar sendotzen dira, haurrak esperientzia egokiak izateko aukera baldin badu…

Zentzu horretan, oso proposamen interesgarria da UMANRESAk egiten duena: LAB 0-6. Proiektu honen atzean unibertsitateko talde bat dago,  Montserrat Pedreira zuzendaria izanik. Bere ustez, «haur hezkuntzan ez dituzte esperimentuak egin behar, baizik eta esperimentatu». Horregatik, esperimentuak antolatzea baino, zientziako guneak edo txokoak antolatzea proposatzen dute, non baliabide anitzak dauden libreki manipulatzeko. Testuinguru hauetan hezitzailearen rola ere guztiz aldatzen da.

Beste jardueren artean antolatzen dituzte 0-6 bitarteko haurrentzako zientzia azoka. Hona hemen aurtengo azokaren argazkiak:

Fira d'Experimentació 2017

Proposamen  honetan sakontzeko:

http://umanresa.cat/es/lab-06

https://www.facebook.com/umanresalab06

…………………………………………

LOEn bereizten ziren Konpetentzia orokorrak, nolabait bizitza osoan zehar garatzen direnak, eta Oinarrizko konpetentziak, Hezkuntza sistemaren baitan, batez ere, garatzen direnak.

Aldi berean, 2006an, Europa mailan hurrengo dokumentua argitaratu zen: «RECOMENDACIÓN DEL PARLAMENTO EUROPEO Y DEL CONSEJO de 18 de diciembre de 2006 sobre las competencias clave para el aprendizaje permanente«. Estatu bakoitzean izen dezberdinak izan dituzte konptentziek, baina mamia antzekoa da.

Heziberri 2020 Planean konpetentzien sailkapen berria proposatu da. Bereizten dira zehar konpetentziak eta diziplina baitako konpetentziak.

Izen batekin edo bestearekin, zientziarako konpetentzia lege eta estatu guztietan agertzen da.

Haur hezkuntzako dekretuaren eranskinean (237/2015) zera adierazten da: «Oinarrizko konpetentziak, zeharkakoak eta espezifikoak, lantzen hastea da Haur Hezkuntzako etaparen helburua, pertsona guztiek landu behar baitituzte, gerora, bizitzan zehar». «Zientziarako konpetentzia garatzeko, pertsonen arteko hartu-emanak landu behar dira, eskuz erabili behar dira objektuak eta materialak, aldatu eta eraldatu egin behar dira, jarduera horien emaitzak behatu behar dira eta gerta daitezkeen ondorioak aurreratu eta aurresan».

2017/06/21 at 13:47 Deja un comentario

Haur hezkuntza eta Hizkuntza proiektua garatzeko erabaki metodologikoak

Hizkuntza proiektua: eskolako hizkuntzak birpensatzen izan da Getxolinguae 2015-ren aurtengo jardunaldiaren izenburua

Hasteko, Berritzegune Nagusiaren hizkuntzetako aholkulariek Hizkuntza Proiektua Gure Ikastetxeetan egiteko prozesua azaldu dute: ezaugarri nagusiak, edukiak, erabakien eremuak, faseak…

Gero, Uri Ruiz Bikandik eremu didaktiko-metodologikoari buruzko hausnarketa egin du. Bere hitzetan, «gaurko eskakizuna da denbora berean hiru hizkuntza irakatsi behar izatea». Horretarako prozesuak hobetzea proposatu du, bai ikasleengan (komunikatzeko konpetentzia eta ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentziak garatuz), baita irakasleengan (elkarrekin jokatu eta metodologia adostuz). Gainera, Erabaki didaktiko-metodologikoei funtza bilatu nahian, bigarren hizkuntzaren irakaskuntzari buruzko sasi egi batzuk aztertu eta benetazko egiekin alderatu zituen. Horietako batzuk haur hezkuntzako praktikari erabat lotuta daude

Hizkuntza proiektua ikastetxeko dokumentua da, baina ezin dugu ahaztu ikasle askok eskolan sartzerakoan izaten dutela bigarren hizkuntzarekin lehen harremana eta, gehienok, atzerritako hizkuntzarekin. Bestaldetik, haur hezkuntzan sartzerakoan (2 urterekin gehienok) haurren ama hizkuntza oraindik eraikitzen ari da. Azkenik, 6 urte baino lehen (haur hezkuntzako geletan zein gelatik kanpo) hizkuntza idatziari lehen hurbilketa suertatzen da.

2015/05/31 at 16:02 Deja un comentario

Lo que faltaba. ¿Evaluación externa a los 5 años?

Hoy El País anuncia que Madrid evaluará los conocimientos de los alumnos de cinco años. Estoy tan estupefacta que no se me ocurre por dónde empezar a argumentar. ¡¡¡Es tan descabellado!!!.

Con un poco más de calma me he puesto a indagar en la red a ver si encontraba alguna explicación, que no justificación, en la trayectoria profesional de la (aparentemente) responsable de esta medida, la Viceconsejera de Educación Alicia Delibes. Lo cierto es que, lo que se dice «explicación», sí he encontrado. En realidad, dos explicaciones, a saber:

  • Su «perfil profesional» de licenciada en matemáticas exactas y su trabajo como profesora de matemáticas en secundaria parece un poco lejos de la realidad evolutiva de los niños y niñas de 5 años. ¿Se le ha ocurrido a ella solita la genial idea de evaluar los resultados en lectura, escritura, numeración y cálculo (según la noticia del País) a los 5 años? ¿No cuenta con asesores/as expertos en educación infantil, pedagogía, psicología evolutiva… que le ilustren acerca de una etapa que, evidentemente, no conoce?
  • Su «perfil político» me da más pistas. Me da miedo pensar en las intenciones que hay detrás de una evaluación centrada en la adquisión de estos contenidos y no en los principios y objetivos de la etapa infantil establecidos en los artículos 12 y 13 respectivamente de la Ley Orgánica de Educación, vigente desde 2006. ¿Esos son los contenidos prioritarios en el curriculum de la etapa? De momento, no. Quizás debería la Sr. Viceconsejera echar un vistazo al artículo 4 de la

¿Acaso esta evaluación es el pretexto para introducir cambios en el curriculum de la etapa infantil?
¿Será Madrid el campo de pruebas para modificar la actual Ley Orgánica?

2013/02/23 at 00:45 1 comentario

2011ko laburpena

haurhezkuntza.wordpress.com blogak 12.000 bisita izan ditu pasa den urtean zehar. Informazio zehatza ikusteko irudian sakatu

Estadística del blog en 2011

https://haurhezkuntza.wordpress.com/2011/annual-report

2012/01/01 at 22:52 Deja un comentario

Geroa Ikastolako haur hezkuntzako bloga

Duela hilabete batzuk blog honetan azaldu genuen haur hezkuntzako blog batzuk agertu zirela blogosferan haur hezkuntzako geletan egiten dena erakusteko asmoarekin. Bide batez, nire zonaldeko ikastetxe baten eskola ezberdinetako blogen berri ematen nuen haiek ere egitera animatzeko asmoz. Proiektuen bidez lan egiten ari dira eta geletan egiten den guztia gurasoei erakusteko asmoarekin bloga egitera «ausartu» dira. Hemen duzue Geroa ikastolako haur hezkuntzako bloga eta, bide batez, nire omenaldi txikia burutu duten andereinoei. ¡Animo eta berdin jarraitu!

2008/07/07 at 13:14 Deja un comentario


Estatistika - Estadística

  • 121.185 bisitak - visitas

B07-B08 Haurgelak

Aprender a leer y escribir

Aprender a leer y escribir

Eduvlogs. Txaro Franco

Blog colectivo de vídeos educativos

Leer.es

leer.es

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2013

Getxolinguae 2012

Egutegia – Calendario

May 2024
L M X J V S D
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Categorías

Mis fotos en Flickr