Posts tagged ‘IKTak haur hezkuntzan’

Itziar Blanco Ikasblogak 2010 jardunaldian: “IKTak eta gehiago gure gelan”

Aurreko sarreran Itziar Blanco andereñoaren lana aipatu nuen, baita bere gelako bloga  http://berbatik.blogspot.com ere. Gaur Barakaldon, Ikasblogak 2010 jardunaldian, pertsonalki ezagutzeko aukera izan dut eta bere hitzaldia gozatu dut. Atsegina da entzutea zenbat proiektuetan murgildu diren 4-5 urteko umeak, baina zorionez, gero eta eskola gehiagotan lan egiten da umearen ikuspuntituk, ikasketa esanguratsuak eta kooperatiboak bultzatuz, ikuspegi eraikitzailean oinarrituz, proiektuen bidez…

Itziar apur bat urrunera doa: bere gelan IKTak guztiz txertatuta daude gelako proiektuetan. Aurkezpenean aukera izan dugu ikusteko nola erabiltzen dituen Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak (IKT) lan propiektuen fase guztietan: gaia aukeratzeko; informazio eskatu edo bilatzeko; astertzeko, interpretatzeko; ondorioak ateratzeko, idazteko… eta azken emaitza, kasu askotan, argitaratzeko.

Itziar Blancoren aurkezpena http://ikasblogak2010.wordpress.com/helbidean  topatu dezakegu beste mailetako esperientzien artean (lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, hizkuntza eskolak), baina hemen duzue lotura zuzena:

Bistan dago bere gelako umeak ez direla bakarrik eduki digitalen kontsumitzaileak, baita sortzaileak ere. Hori, haur hezkuntzan, azpimarratzekoa da.

Zorionak, Itziar, egiten duzun lanagatik

Anuncios

2010/06/28 at 18:50 1 comentario

Pelutxe proiektua

Peluche4Pelutxe proiektu telematikoa Haur Hezkuntzako azkeneko mailako ikasleei, hau da, bost urteko geletan daudenei zuzenduta dago. Pelutxea gelako martxan sartu eta ikasleen bizipenetan parte hartuko du. Bi ikastetxe artean pelutxezko panpinen trukaketaren bidez teknolgia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dira.

Pelutxezko Panpinen proiektua, “Ositos de Peluche” IEARN sareak antolatutako proiektuan oinarritzen da. e-postaren bidez komunikazioa bultzatzea oinarritzat duelarik.

Gaztelaniazko bertsioa, helbide honetan ikus daiteke: http://www.telar.org/telar/proyectos/ositos/ositos.htm

 Jatorriz, Australian egindako proiektu baten ondorioa da, hona helbidea: http://www.iearn.org.au/tbear/

  Gipuzkoako hainbat ikastetxeetan Pelutxe proiektuan parte hartzen ari dira bost uteko ikasleak. Hemen adibide batzuk topa ditzakegu: 

Pelutxe proiektuan parte hartu nahi izan eskero, urrian zehar aukera dago. Formulario bat bete behar da.

Lehen hezkuntzarako ere proiektu telematikoak daude: “Euskadin zehar” eta “Azmaliko

2009/10/12 at 19:38 Deja un comentario


Estatistika - Estadística

  • 95,458 bisitak - visitas

B07-B08 Haurgelak

Aprender a leer y escribir

Aprender a leer y escribir

AZKEN SARRERAK - ENTRADAS RECIENTES

Eduvlogs. Txaro Franco

Blog colectivo de vídeos educativos

Leer.es

leer.es

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2013

Getxolinguae 2012

Egutegia – Calendario

noviembre 2017
L M X J V S D
« Jun    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

Categorías

Mis fotos en Flickr