Posts filed under ‘Ebaluazioa – Evaluación’

Oparirik hoberena: ikasleen aurrerapenak

Gaur ez da nire urtebetetzea izan baina opari ederra jaso dut. Plentzia eskolan formakuntza saioa izan eta gero iaz ezagutu nuen andereino batengana joan naiz.

Sorpresa izan da gordeta zituela gelako ikasle baten ekoizpenak niri oparitzeko. Pasa den ikasturtean “Hizkuntza idatzia” mintegian parte hartu zuen eta bere lau urteko gelan mintegian proposatutako testu mota batzuk landu zituen: eskutitza, ipuina, errezeta… Esperientziak eta ikasleen ekoizpenak jadanik partekatu zituen mintegiko saioetan, baina orain argitaratzen dudan ipuina neska batek egin zuen mintegia bukatu eta gero. Andereinoa ere harrituta geratu omen zen, espero baino askoz gehiago ikasi dutela (neska batek behintzat) konturatzean.

Hau da umeak idatzi zuen ipuina: Satorra

Eli- Plentzia 4 urte 2013-14

Saiatuko naiz testuingurua azaltzen: “ipuina” testua jarduera anitzen bitartez landu eta gero andereinoak proposatu zien norberak azaltzea zein izan zen bere gustokoen ipuina. Ahoz azaltzeaz gain,  neska batek gehien gustatu zitzaion ipuina idatzi zuen andereinoak proposatu barik eta laguntza barik. Noski hau ez dela lau urteko gelarako helburua, baina argi eta garbi geratzen da proposamen didaktiko batzuekin aukera ematen dugula gelako aniztasunari erantzuna hobeagoa emateko beste jarduera batzuekin baino. Duela hogei urte neska honek ziuraski bokalak ikasiko zituen eta haien grafia jotake landuko zuen. Testu honek, ordea, ikaskuntza sakonagoa adierazten du. Orokorrean garbi dago testu konplexuak ulertzeko eta ekoizteko gai dela. Gainera:

Testua dela eta:

  1. «Ipuina» testuaren inguruan jarduera anitzak egiterakoan andereinoak eredu ezberdinak eskeini die. Eli eredu horietan oinarritu da bere testua idazteko.
  2. Ipuinaren ezaugarri batzuk ezagutzen ditu: narrazioa formatoa (testu jarraia).
  3. Ipuina hasteko formula erabiltzen du: «egun batean…»

Idatz-sistemaren garapena dela eta:

  1. Grafiaren kontrola du, minuskula oraindik ez erabili arren.
  2. Norabidea (eskerretik-eskumara idazten dela) menperatzen du.
  3. Alfabetikoki idazten duela esan daiteke, hau da, orokorrean idazkera konbentzioaletik oso gertu dago. Ortografia da beste pauso bat (adibidez: «ikusisuen» / «ikusi zuen»)
  4. Hitzak banatu behar direla daki eta marra baten bidez adierzten du. Behar diren hitzen arteko hutsune guztiak oriandik ez daude, baina erabat logikoa da, hitz guztiek ez baitute «esanahia». Adibidez: «ikusisuen», «aterasen»

Ikasteko jarrera eta motibazioa dela eta:

  1. Umea gai izan da denbora luze emateko bere adinarako oso lan zaila egiten. Horrek esfortzu handia eskatzen du (ipuinak jarraitzen du beste bi orritan)…
  2. …eta esfortzua errezago mantentzen da inplikazio emozionala dagoenean. Andereinoak gehien gustatu zaien ipuina aipatzea eta azaltzea proposatu duenean, ikasteko behar den emozioa bilatu du.
  3. Ipuina ume guztien aurrean niri oparitzeak balio eman dio Eliren lanari. Behar bada beste umeek ere laster ekoizpenak egingo dituzte «sari soziala» ere lortzeko. Motibaziorik hoberena, alegia.

Ipuin hau adibide bat baino besterik ez da, baina adibide erreala da eta ondorioak ateratzera bultzatzen gaitu. Lau urteko gelan dagoenean horrela idazten duenari ezin diogu proposatu lehen hezkuntzako lehenengo ziklora ailegatzen denean «m+a=ma» idaztea. Lehen Hezkuntzako Curriculumak esaten duen bezala, abiapuntua izan behar da haur hezkuntzan garatu dutena.

2014/11/06 at 18:26 Deja un comentario

Lo que faltaba. ¿Evaluación externa a los 5 años?

Hoy El País anuncia que Madrid evaluará los conocimientos de los alumnos de cinco años. Estoy tan estupefacta que no se me ocurre por dónde empezar a argumentar. ¡¡¡Es tan descabellado!!!.

Con un poco más de calma me he puesto a indagar en la red a ver si encontraba alguna explicación, que no justificación, en la trayectoria profesional de la (aparentemente) responsable de esta medida, la Viceconsejera de Educación Alicia Delibes. Lo cierto es que, lo que se dice «explicación», sí he encontrado. En realidad, dos explicaciones, a saber:

  • Su «perfil profesional» de licenciada en matemáticas exactas y su trabajo como profesora de matemáticas en secundaria parece un poco lejos de la realidad evolutiva de los niños y niñas de 5 años. ¿Se le ha ocurrido a ella solita la genial idea de evaluar los resultados en lectura, escritura, numeración y cálculo (según la noticia del País) a los 5 años? ¿No cuenta con asesores/as expertos en educación infantil, pedagogía, psicología evolutiva… que le ilustren acerca de una etapa que, evidentemente, no conoce?
  • Su «perfil político» me da más pistas. Me da miedo pensar en las intenciones que hay detrás de una evaluación centrada en la adquisión de estos contenidos y no en los principios y objetivos de la etapa infantil establecidos en los artículos 12 y 13 respectivamente de la Ley Orgánica de Educación, vigente desde 2006. ¿Esos son los contenidos prioritarios en el curriculum de la etapa? De momento, no. Quizás debería la Sr. Viceconsejera echar un vistazo al artículo 4 de la

¿Acaso esta evaluación es el pretexto para introducir cambios en el curriculum de la etapa infantil?
¿Será Madrid el campo de pruebas para modificar la actual Ley Orgánica?

2013/02/23 at 00:45 1 comentario


Estatistika - Estadística

  • 121.186 bisitak - visitas

B07-B08 Haurgelak

Aprender a leer y escribir

Aprender a leer y escribir

Eduvlogs. Txaro Franco

Blog colectivo de vídeos educativos

Leer.es

leer.es

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2013

Getxolinguae 2012

Egutegia – Calendario

May 2024
L M X J V S D
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Categorías

Mis fotos en Flickr