Posts tagged ‘B08’

B07-B08 Haur hezkuntzako irakasleen bloga

Azken bolada honetan apur bat ahaztuta izan dut blog hau, proiektu berri baten jarri bait ditut nire indarrak: B08 Leioako berritzeguneko Haur eta lehen hezkuntzako aholkularia, Rosa Martínez,  eta biok  (Txaro Franco, B07 Getxoko berritzeguneko haur eta lehen hezkuntzako aholkularia) martxan jarri dugu haur hezkuntzako esperientzien blog kolaboratibo hau.

B08-B08 HH bloga

Haur hezkuntzako mintegian parte hartzen duten irakasleak izango dira idazleak eta gaiaren ardatza matematika gaitasuna garatzeko egiten ditugun jarduerak: batzutan mintegian adostutakoak, besteetan, irakasle edo haur hezkuntzako talde bakoitzak diseinatutakoak.

Gelako esperientziak konpartitzeaz gain, apur bat gehiago murgiltzen gara Informazio eta Komunikaziorako Teknologien erabileran. Irakasle batzuentzat erabat berria da blogaren mundua. Blog kolaboratibo honek pauso txikiak emateko aukera ematen die. Beste batzuk badakite blog bat kudeatzen, baina agian ez dute astirik blog pertsonala “elikatzeko”.

Gelako baliabideak eta ikasleen ekoizpenak argitaratzen diren neurrian, etxean erabili daiteke gurasoei azaltzeko gelan egiten dena. Geletan ere erabili daiteke beste ikastetxeetako ikasleek egiten dutena ikusteko.

2013/02/11 at 11:32 Deja un comentario

Irakurtzen eta idazten lehen urratsak

Atzo ospatu zen hasierako alfabetzatzearen inguruko formakuntzaren 1. saioa Leioa eta Getxoko berritzeguneetako irakasleei zuzenduta. Ihaz gaiari hurbildu ginen Getxoko berritzegunean Montserrat Fons hizlaria izanik eta aurten Leioako berritzeguneak lekukoa hartzen du HASIERAKO ALFABETIZAZIOA: PROZESUAREN GILTZARRIAK izenburua delarik.  Ehun irakasle gutxi gora behera elkartu ginen Magisteritza eskolako Kepa Larreari entzuteko Alfabetatze prozesuaren bilakaerari buruz hausnarketa egiten.

1. zatia

2. zatia

 

Azaroaren 21ean Abandoko Berritzeguneko Kenar Martinez eta Mª Carmen Fernándezek aurkeztuko digute “Bikoteka Irakurtzen” esperientzia eta azaroaren 28an Nekane Otsoak irakurketa eta idazketa proiektuen bidez lantzearen esperientzia azladuko du.

Azken egunean, abenduaren 4an, prozesuaren zailtasunak nola bideratu izango da gaia.

Gaian sakontzeko Aprender a leer y escribir sitea duzu

2012/11/08 at 18:18 Deja un comentario


Estatistika - Estadística

  • 92,962 bisitak - visitas

B07-B08 Haurgelak

Aprender a leer y escribir

Aprender a leer y escribir

AZKEN SARRERAK - ENTRADAS RECIENTES

Eduvlogs. Txaro Franco

Blog colectivo de vídeos educativos

Leer.es

leer.es

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2013

Getxolinguae 2012

Egutegia – Calendario

julio 2017
L M X J V S D
« Jun    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Categorías

Mis fotos en Flickr