Archive for junio, 2017

Zientzialari txikiak

LOEk ikuspegi berri bat sartu zuen hezkuntza sisteman. Hortik aurrera konpetentziak izango lirateke ikas-irakaskuntza prozesuaren erreferenteak. Orain helburua ez da edukiak ikastea eta azterketetan botatzea, baizik eta bizitzako hainbat eremuetan konpetentea izatea. Konpetentzia guztiak urteetan zehar garatzen dira, baina lehen urratsak haur hezkuntzan ematen dira. Garapenaren beste eremuetan bezala, ZIENTZIARAKO KONPETENTZIAren zutabeak bizitzaren lehen hilabetetan jartzen dira eta etapan zehar sendotzen dira, haurrak esperientzia egokiak izateko aukera baldin badu…

Zentzu horretan, oso proposamen interesgarria da UMANRESAk egiten duena: LAB 0-6. Proiektu honen atzean unibertsitateko talde bat dago,  Montserrat Pedreira zuzendaria izanik. Bere ustez, “haur hezkuntzan ez dituzte esperimentuak egin behar, baizik eta esperimentatu”. Horregatik, esperimentuak antolatzea baino, zientziako guneak edo txokoak antolatzea proposatzen dute, non baliabide anitzak dauden libreki manipulatzeko. Testuinguru hauetan hezitzailearen rola ere guztiz aldatzen da.

Beste jardueren artean antolatzen dituzte 0-6 bitarteko haurrentzako zientzia azoka. Hona hemen aurtengo azokaren argazkiak:

Fira d'Experimentació 2017

Proposamen  honetan sakontzeko:

http://umanresa.cat/es/lab-06

https://www.facebook.com/umanresalab06

…………………………………………

LOEn bereizten ziren Konpetentzia orokorrak, nolabait bizitza osoan zehar garatzen direnak, eta Oinarrizko konpetentziak, Hezkuntza sistemaren baitan, batez ere, garatzen direnak.

Aldi berean, 2006an, Europa mailan hurrengo dokumentua argitaratu zen: “RECOMENDACIÓN DEL PARLAMENTO EUROPEO Y DEL CONSEJO de 18 de diciembre de 2006 sobre las competencias clave para el aprendizaje permanente“. Estatu bakoitzean izen dezberdinak izan dituzte konptentziek, baina mamia antzekoa da.

Heziberri 2020 Planean konpetentzien sailkapen berria proposatu da. Bereizten dira zehar konpetentziak eta diziplina baitako konpetentziak.

Izen batekin edo bestearekin, zientziarako konpetentzia lege eta estatu guztietan agertzen da.

Haur hezkuntzako dekretuaren eranskinean (237/2015) zera adierazten da: “Oinarrizko konpetentziak, zeharkakoak eta espezifikoak, lantzen hastea da Haur Hezkuntzako etaparen helburua, pertsona guztiek landu behar baitituzte, gerora, bizitzan zehar”. “Zientziarako konpetentzia garatzeko, pertsonen arteko hartu-emanak landu behar dira, eskuz erabili behar dira objektuak eta materialak, aldatu eta eraldatu egin behar dira, jarduera horien emaitzak behatu behar dira eta gerta daitezkeen ondorioak aurreratu eta aurresan”.

Anuncios

2017/06/21 at 13:47 Deja un comentario


Estatistika - Estadística

  • 95,458 bisitak - visitas

B07-B08 Haurgelak

Aprender a leer y escribir

Aprender a leer y escribir

AZKEN SARRERAK - ENTRADAS RECIENTES

Eduvlogs. Txaro Franco

Blog colectivo de vídeos educativos

Leer.es

leer.es

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2013

Getxolinguae 2012

Egutegia – Calendario

junio 2017
L M X J V S D
« Feb   Nov »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

Categorías

Mis fotos en Flickr