Heziberri 2020 Haur Hezkuntzan

2017/02/15 at 14:24 2 comentarios

Duela urte bat argitaratu zen Euskal Autonomi Erkidegorako haur hezkuntzako Dekretu berria, Heziberri 2020 markoaren printzipioetan oinarritzen delarik.

Curriculum berri honek aldaketa batzuk dakartza. Aldaketarik nabarmena da ohiko hiru eremuetatik bi eremuetara pasatzea, horrek dituen ondorioekin: etapako globaltasuna aintzat hartzeko erronka. Kontzeptu hau ez da berria, ezta haur hezkuntzakoa bakarrik ere, baina ez gara nekatuko bere garrantzia defendatzen. Haurra bere osotasunean hartu behar dugu hezkuntza-esku hartze egokia proposatzeko.

Beste aldaketa garrantzitsu bat da “arazo-egoera” kontzeptua berrezkuratzen dela. Unitate didaktikoak edo proiektuak diseinatzerakoan errealitatearekin lotutako arazo-egoera bat hartu behar dugu abiapuntu. Ideia ez da berria (Philippe Meirieu, 1992) baina bai esplizitoki dekretuan agertzea. Ikuspegi honek lagunduko digu konpetentziak garatzen.

Anuncios

Entry filed under: Berritzegune B07 Getxo, curriculum, Haur hezkuntza - Educación infantil, Irakasleen prestakuntza - formación del profesorado.

PBLxarearen I Jardunaldia Zientzialari txikiak

2 comentarios Add your own

  • 1. Ane Lasa Irazuegi  |  2017/02/15 en 14:50

    Kaixo:

    Ane Lasa naiz, Haur Hezkuntzako irakaslea eta une berean oposaketetan murgilduta dagoen neska gipuzkoarra. Aspaldidanik jarraitzen dut zure bloga, b lehengo urtean oposaketetarako gaitegia prestatzeko informazioa bila ibili nintzenean topatu nintzen berarekin, eta oso baliagarria izan zait.

    Oraintxe zure partekatze berria jaso dut eta benetan bikaina da egin duzun azalpena. Baina azken asteetan dudan zalantza bat ezin argitu nabil eta gaurkoan ere zure azalpenarekin ez zait argi geratu, horregatik zuri idaztea pentsatu dut, ez bainekien norena jo…

    Nire galdera honakoa da: Ikasturte honetan, eskoletako urteko programazioan gutxienez arazo-egoera bat sartu behar dela esaten du legeak. Nire zalantza da ea arazo egoera esaten denean, zeri egiten zaio erreferentzia?

    1-Arazo-egoera bat bere horretan diseinatzeari (helburu didaktikorik gabe, edukirik, gabe…)

    2-Edo arazo-egoera batean oinarrituz Unitate Didaktiko bat diseinatzeari?

    Agian, bata bestearekin erlazionaturik daude, baina ikusi ditudan bi ereduak nahasmenera eraman naute, izan ere, lehenengo ereduan arazo egoera soil bat ageri eta eta bigarren ereduan (arazo-egoeran oinarrituriko U.D.) bertan ere arazo egoera bat planteatzen da baina beste formatu batean….

    Ez dakit zalantza argi azaldu dudan,

    Zure berri izatea gustatuko litzaidake.

    Ane.

    ________________________________

    Responder
    • 2. Txaro Franco  |  2017/02/16 en 11:34

      Eskertzen dizut zure iruzkina eta pozten nau bloga baliogarria izateak.
      Alde batetik, esan behar dizut berritzeguneko aholkularia naizela eta nire eginkizunen artean lan egiten ari diren irakasleen formakuntza dagoela, baina ez oposaketak prestatzen laguntzea. Gertatzen dena da, zenbait kasutan, muga ez dagoela oso garbi. Izan ere, EPEra aurkezten zaretenak ikastetxeetan zaudete eta formakuntza eta aholkularitza izateko aukera duzue eta.
      Bestaldetik, Erkidegoaren irakasle bezala, zuri dagokizun aholkulariari galdetu ahal diozu. Dena den, nire iritzia emango dizut.
      1- EPEn eskatzen dira 9 unitate didaktiko behintzat, beraz, unitate didaktikoak dituen elementu guztiekin.
      2- Heziberrin proposatzen da arazo-egoera bat izatea gelako esku hartzearen abiapuntua.
      3- Aurten ikastetxeetan eskatzen da gela eta arlo guztietan, behintzat, unitate didaktiko bat diseinatzea arazo-egoera baten oinarrituz. Nire ustez, horrela planteatu da oso zaila delako dana bapatean aldatzea, batez ere irakasleen talde-lana behar denean (eta elkartzeko denbora gutxi). Baina EPEn, legeari jarraituz, unitate didaktiko guztiak oinarritu beharko lirateke arazo-egoera baten.
      4- Berritzegune Nagusiko webgunean argitaratu dira HHko 4 adibide, hau da, 4 arazo-egoera, non abiapuntua azaltzen den, baina ez da garatzen unitate didaktiko osoa.
      5- Gainera Unitate Didaktiko bat agertzen da (herriko enparantza…) baina ez dagokio bakarrik haur hezkuntzari, baizik eta LHko beste zikloei ere. Gainera, haur hezkuntzako jarduera oso gutxi agertzen da, beraz, HHko UD izateko, osatu beharko litzateke.

      Responder

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


Estatistika - Estadística

  • 95,458 bisitak - visitas

B07-B08 Haurgelak

Aprender a leer y escribir

Aprender a leer y escribir

AZKEN SARRERAK - ENTRADAS RECIENTES

Eduvlogs. Txaro Franco

Blog colectivo de vídeos educativos

Leer.es

leer.es

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2013

Getxolinguae 2012

Egutegia – Calendario

febrero 2017
L M X J V S D
« Jun   Jun »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728  

Categorías

Mis fotos en Flickr


A %d blogueros les gusta esto: