Archive for febrero, 2017
Heziberri 2020 Haur Hezkuntzan
Duela urte bat argitaratu zen Euskal Autonomi Erkidegorako haur hezkuntzako Dekretu berria, Heziberri 2020 markoaren printzipioetan oinarritzen delarik.
Curriculum berri honek aldaketa batzuk dakartza. Aldaketarik nabarmena da ohiko hiru eremuetatik bi eremuetara pasatzea, horrek dituen ondorioekin: etapako globaltasuna aintzat hartzeko erronka. Kontzeptu hau ez da berria, ezta haur hezkuntzakoa bakarrik ere, baina ez gara nekatuko bere garrantzia defendatzen. Haurra bere osotasunean hartu behar dugu hezkuntza-esku hartze egokia proposatzeko.
Beste aldaketa garrantzitsu bat da “arazo-egoera” kontzeptua berrezkuratzen dela. Unitate didaktikoak edo proiektuak diseinatzerakoan errealitatearekin lotutako arazo-egoera bat hartu behar dugu abiapuntu. Ideia ez da berria (Philippe Meirieu, 1992) baina bai esplizitoki dekretuan agertzea. Ikuspegi honek lagunduko digu konpetentziak garatzen.