Ikasblogak 2014: Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

2014/06/26 at 19:24 Deja un comentario

Ikasblogak 2014

Gaur egon naiz Ikasblogak 2014 jardunaldian. Zoritxarrez, ez naiz urtero egon, baina distantzia horrek aukera eman dit lehenengo edizioa gogoratzeko. 2007ko ekainaren 28an blogosferarekin nire lehenengo harremana izan nuen, apur bat kasualitatez, aitortu behar dut. Getxoikasblogak jardunaldia nire berritzeguneak antolatzen zuen, baina nire papera bakarrik izan zen hitzaldien grabaketaz arduratzea. Garai hartan bloga hitza inoiz entzun nuen, baina hor bukatzen zen nire ezaguera. DBHko irakasleen esperientziak ezagutu genituen, baina gehien harritu ninduena ikasleak ere hor egotea izan zen, irakasle eta aholularien aurrean, beraien idazle esperientzia gurekin partekatzeko. Niretzat hori izan zen motibaziorik handiena nik ere, tresna berri horietan, murgiltzen hasteko. Handik hilabete gutxira blog hau sortu zen, ilusioz beteta, haur hezkuntzako etapan ere komunikazio tresna berri hau erabiltzeko bideak aztertzeko.

Urteak pasatu dira baina, nire ustez,  gaur garbi geratu da oraindik bloga izan daitekela oso tresna aproposa edozein etapako ikaste prozesuan, bai arlo eta gaitasun anitzak lantzeko, baita komunikazioa bultzatzeko ere. Are gehiago, ikasleen adinak eta landutako gaiak oso ezberdinak izan arren, esperientzia guztietan ideia bat errepikatu da: XXI. mendeko hezkuntza Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza izan behar da (Aprendizaje basado en proyectos o problemas, Problem-based learning).

Haur hezkuntzan ere, Itziar Blancok gaur eta hainbat aldiz azaldu duen bezala, bloga izan daiteke Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren laguntzaile aparta, batez ere komunikazioa eta partaidetza indartzeko: familiak, ikasleak, irakasleak…

IMG_3945-rGure aldetik, Getxo eta Leioako berritzeguneen arteko Haur hezkuntzako mintegikideen artean sarea sortzeko eta blogaren erabilera bultzatzeko, duela bi urte proposatu genuen B07-B08 Haur hezkuntzako gelak blogan parte hartzea. Helburua zen mintegiko gaiari lotutako jarduerak partekatzea eta, bide batez, blogari beldura kentzea. Irakasle gehienak bloga kudeatzen ez jakin arren, sarrerak egiten hasi ziren eta pixkanaka pixkanaka sarrerak ornitzeko oinarrizko tresna batzuk ere ezagutzen hasi ziren. Datorren ikasturteari begira, blogarekin jarraitzeaz gain, gure asmoa da mintegiko gaia Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza izatea. Bestaldetik, Gurelandareak blogaren helburua da, izenak adierazten duen bezala, landareen inguruko proiektuak partekatzea.

Oraindik pauso txikiak eman ditugu beste batzuekin alderatuz, baina, poetak esan bezala, se hace camino al andar… y, al volver la vista atrás, se ve la senda que nunca se ha de volver a pisar. AMÉN. Hau da, horrela izan dadila.

 

 

Anuncios

Entry filed under: Berritzegune B07 Getxo, Haur hezkuntza - Educación infantil, IKTak Haur Hezkuntzan - TIC en Educación infantil, Proiektuak - Proyectos.

Francesco Tonucci: Los materiales en educación infantil Hasiera eta etengabeko formakuntza: zubiak eraikitzen

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


Estatistika - Estadística

  • 96,012 bisitak - visitas

B07-B08 Haurgelak

Aprender a leer y escribir

Aprender a leer y escribir

Eduvlogs. Txaro Franco

Blog colectivo de vídeos educativos

Leer.es

leer.es

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2013

Getxolinguae 2012

Egutegia – Calendario

junio 2014
L M X J V S D
« Abr   Sep »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

Categorías

Mis fotos en Flickr


A %d blogueros les gusta esto: