Neurología y didáctica

Esta interesante investigación viene a confirmar lo que decía la pedagogía hace décadas. En realidad más de un siglo si pensamos en algunos/as precursores/as de la escuela activa. Espero que no nos haga falta otro siglo para reducir drásticamente el tiempo dedicado a la clase magistral.
Pero si la neurología ha probado que las metodologías pasivas producen una actividad cerebral equivalente a ver la televisión en alumnado universitario, pensemos en niños y niñas de primaria e infantil: entre los 0 y los 6 años se produce un desarrollo cerebral extraordinario, que puede verse frenado si los niños y las niñas no tienen oportunidades y experiencias adecuadas.  En resumen, a menor edad, más necesidad de acción y juego como medio de aprendizaje.
¿Echamos un vistazo a nuestras aulas de infantil y primeros cursos de primaria? He ahí un interesante objeto de evaluación de nuestro sistema educativo. Quizás encontráramos algunas explicaciones.

El cerebro necesita emocionarse para aprender

Anuncios

2017/11/16 at 20:08 Deja un comentario

Zientzialari txikiak

LOEk ikuspegi berri bat sartu zuen hezkuntza sisteman. Hortik aurrera konpetentziak izango lirateke ikas-irakaskuntza prozesuaren erreferenteak. Orain helburua ez da edukiak ikastea eta azterketetan botatzea, baizik eta bizitzako hainbat eremuetan konpetentea izatea. Konpetentzia guztiak urteetan zehar garatzen dira, baina lehen urratsak haur hezkuntzan ematen dira. Garapenaren beste eremuetan bezala, ZIENTZIARAKO KONPETENTZIAren zutabeak bizitzaren lehen hilabetetan jartzen dira eta etapan zehar sendotzen dira, haurrak esperientzia egokiak izateko aukera baldin badu…

Zentzu horretan, oso proposamen interesgarria da UMANRESAk egiten duena: LAB 0-6. Proiektu honen atzean unibertsitateko talde bat dago,  Montserrat Pedreira zuzendaria izanik. Bere ustez, “haur hezkuntzan ez dituzte esperimentuak egin behar, baizik eta esperimentatu”. Horregatik, esperimentuak antolatzea baino, zientziako guneak edo txokoak antolatzea proposatzen dute, non baliabide anitzak dauden libreki manipulatzeko. Testuinguru hauetan hezitzailearen rola ere guztiz aldatzen da.

Beste jardueren artean antolatzen dituzte 0-6 bitarteko haurrentzako zientzia azoka. Hona hemen aurtengo azokaren argazkiak:

Fira d'Experimentació 2017

Proposamen  honetan sakontzeko:

http://umanresa.cat/es/lab-06

https://www.facebook.com/umanresalab06

…………………………………………

LOEn bereizten ziren Konpetentzia orokorrak, nolabait bizitza osoan zehar garatzen direnak, eta Oinarrizko konpetentziak, Hezkuntza sistemaren baitan, batez ere, garatzen direnak.

Aldi berean, 2006an, Europa mailan hurrengo dokumentua argitaratu zen: “RECOMENDACIÓN DEL PARLAMENTO EUROPEO Y DEL CONSEJO de 18 de diciembre de 2006 sobre las competencias clave para el aprendizaje permanente“. Estatu bakoitzean izen dezberdinak izan dituzte konptentziek, baina mamia antzekoa da.

Heziberri 2020 Planean konpetentzien sailkapen berria proposatu da. Bereizten dira zehar konpetentziak eta diziplina baitako konpetentziak.

Izen batekin edo bestearekin, zientziarako konpetentzia lege eta estatu guztietan agertzen da.

Haur hezkuntzako dekretuaren eranskinean (237/2015) zera adierazten da: “Oinarrizko konpetentziak, zeharkakoak eta espezifikoak, lantzen hastea da Haur Hezkuntzako etaparen helburua, pertsona guztiek landu behar baitituzte, gerora, bizitzan zehar”. “Zientziarako konpetentzia garatzeko, pertsonen arteko hartu-emanak landu behar dira, eskuz erabili behar dira objektuak eta materialak, aldatu eta eraldatu egin behar dira, jarduera horien emaitzak behatu behar dira eta gerta daitezkeen ondorioak aurreratu eta aurresan”.

2017/06/21 at 13:47 Deja un comentario

Heziberri 2020 Haur Hezkuntzan

Duela urte bat argitaratu zen Euskal Autonomi Erkidegorako haur hezkuntzako Dekretu berria, Heziberri 2020 markoaren printzipioetan oinarritzen delarik.

Curriculum berri honek aldaketa batzuk dakartza. Aldaketarik nabarmena da ohiko hiru eremuetatik bi eremuetara pasatzea, horrek dituen ondorioekin: etapako globaltasuna aintzat hartzeko erronka. Kontzeptu hau ez da berria, ezta haur hezkuntzakoa bakarrik ere, baina ez gara nekatuko bere garrantzia defendatzen. Haurra bere osotasunean hartu behar dugu hezkuntza-esku hartze egokia proposatzeko.

Beste aldaketa garrantzitsu bat da “arazo-egoera” kontzeptua berrezkuratzen dela. Unitate didaktikoak edo proiektuak diseinatzerakoan errealitatearekin lotutako arazo-egoera bat hartu behar dugu abiapuntu. Ideia ez da berria (Philippe Meirieu, 1992) baina bai esplizitoki dekretuan agertzea. Ikuspegi honek lagunduko digu konpetentziak garatzen.

2017/02/15 at 14:24 2 comentarios

PBLxarearen I Jardunaldia

pblxare logo defAurten proiektu berri bat hasi da B07 Getxo eta B08 Leioako Berritzeguneetako irakasleen artean: PROIEKTUEN BIDEZ LAN egiten duten irakasleen sarea. Besteak beste, Haur eta Lehen hezkuntzan Proiektuen Bidez Lan egiten duten ikastetxe eta irakasleei babesa zein laguntza ematea du helburu.

Azken hilabetetan izandako bi bileretan gure espektatibak  jarri ditugu komunean eta datorren ikasturterako lan ildoak aukeratu ditugu.

Testu inguru honetan atzo izan genuen PBLxarearen I Jardunaldia .

Hasteko, Begoñazpi ikastolaren esperientzia ezagutu genuen. Merkat Bernaolak, zuzendaria, azaldu zuen egindako hausnarketa  sormena eta berrikuntza ikastetxearen erronkak bihurtzeko. Horren ondorioz,  konpetentziak garatzeko curriculumaren ardatza ulermena da, Harvard Zero Proiektuan oinarrituta (Visible thinking)

Gero, PBLxarearen esperientzia anitzak ezagutzeko aukera izan genuen. Bestak beste:

  • Igone de Diego: Egiptoko piramideak. Goikolanda. 5 urteko gela
  • Estíbaliz Gómez eta Idoia Agirre: Humanae proiektua. Zubileta. 2 eta 4 urteko gelak
  • Patxi Serrano: Itsasoa. Lezama
  • Itziar Zarraga eta Jugatx Ormaetxea: Xibarta balea. Laukizko Lauaxeta.

2016/06/28 at 14:21 Deja un comentario

Arreta goiztiarra: protokolo berria. Nuevo protocolo de atención temprana

Areta goiztiarra-ppt

Euskal autonomia Erkidegoaren ikastetxeetan aurten martxan jartzen da Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloaren lehen fasea, GARAPENAREN OHIKO ZAINTZA izenekoa. Bere helburua “garapenean izan daitezkeen nahasmenduak goiz detektatzea, hezkuntza-laguntzarekin lotutako premia espezifikoak eragin ditzaketen trataera ematea” da.  2015-16 ikasturtean abiaraziko da 2 eta 3 urteko haurren geletan eta 2016-17 ikasturtean, aldiz, 4 eta 5 urteko haurren geletan.

Atención temprana-ppt

Durante el presente curso escolar se pone en marcha en los centros educativos de la Comunidad Autónoma de el País Vasco la primera fase del Protocolo de Seguimiento del Desarrollo Infantil, denominada VIGILANCIA RUTINARIA DEL DESARROLLO.  El objetivo es “detectar tempranamente posibles alteraciones del desarrollo que puedan generar necesidades específicas de apoyo educativo“. En el curso 2015-16 se pone en marcha en las aulas de 2 y 3 años y en el curso 2016-17 en las de 4 y 5 años.

2015/10/13 at 17:48 Deja un comentario

Practicum-1

Aurten ere Haur eta lehen hezkuntzako graduen bigarren mailako ikasleekin egon gara

Practicum 15-16

2015/09/08 at 15:00 Deja un comentario

Haur hezkuntza eta Hizkuntza proiektua garatzeko erabaki metodologikoak

Hizkuntza proiektua: eskolako hizkuntzak birpensatzen izan da Getxolinguae 2015-ren aurtengo jardunaldiaren izenburua

Hasteko, Berritzegune Nagusiaren hizkuntzetako aholkulariek Hizkuntza Proiektua Gure Ikastetxeetan egiteko prozesua azaldu dute: ezaugarri nagusiak, edukiak, erabakien eremuak, faseak…

Gero, Uri Ruiz Bikandik eremu didaktiko-metodologikoari buruzko hausnarketa egin du. Bere hitzetan, “gaurko eskakizuna da denbora berean hiru hizkuntza irakatsi behar izatea”. Horretarako prozesuak hobetzea proposatu du, bai ikasleengan (komunikatzeko konpetentzia eta ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentziak garatuz), baita irakasleengan (elkarrekin jokatu eta metodologia adostuz). Gainera, Erabaki didaktiko-metodologikoei funtza bilatu nahian, bigarren hizkuntzaren irakaskuntzari buruzko sasi egi batzuk aztertu eta benetazko egiekin alderatu zituen. Horietako batzuk haur hezkuntzako praktikari erabat lotuta daude

Hizkuntza proiektua ikastetxeko dokumentua da, baina ezin dugu ahaztu ikasle askok eskolan sartzerakoan izaten dutela bigarren hizkuntzarekin lehen harremana eta, gehienok, atzerritako hizkuntzarekin. Bestaldetik, haur hezkuntzan sartzerakoan (2 urterekin gehienok) haurren ama hizkuntza oraindik eraikitzen ari da. Azkenik, 6 urte baino lehen (haur hezkuntzako geletan zein gelatik kanpo) hizkuntza idatziari lehen hurbilketa suertatzen da.

2015/05/31 at 16:02 Deja un comentario

Entradas antiguas


Estatistika - Estadística

  • 95,458 bisitak - visitas

B07-B08 Haurgelak

Aprender a leer y escribir

Aprender a leer y escribir

AZKEN SARRERAK - ENTRADAS RECIENTES

Eduvlogs. Txaro Franco

Blog colectivo de vídeos educativos

Leer.es

leer.es

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2014

Getxolinguae 2013

Getxolinguae 2012

Egutegia – Calendario

noviembre 2017
L M X J V S D
« Jun    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

Categorías

Mis fotos en Flickr