Posts Tagged IKT
Pelutxe proiektua
Pelutxe proiektu telematikoa Haur Hezkuntzako azkeneko mailako ikasleei, hau da, bost urteko geletan daudenei zuzenduta dago. Pelutxea gelako martxan sartu eta ikasleen bizipenetan parte hartuko du. Bi ikastetxe artean pelutxezko panpinen trukaketaren bidez teknolgia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dira.
Pelutxezko Panpinen proiektua, “Ositos de Peluche” IEARN sareak antolatutako proiektuan oinarritzen da. e-postaren bidez komunikazioa bultzatzea oinarritzat duelarik.
Gaztelaniazko bertsioa, helbide honetan ikus daiteke: http://www.telar.org/telar/proyectos/ositos/ositos.htm
Jatorriz, Australian egindako proiektu baten ondorioa da, hona helbidea: http://www.iearn.org.au/tbear/
Pelutxe proiektuan parte hartu nahi izan eskero, urrian zehar aukera dago. Formulario bat bete behar da.
Lehen hezkuntzarako ere proiektu telematikoak daude: “Euskadin zehar” eta “Azmaliko“
Add comment 2009/10/12
Gelako bloga
Gaur egun ezinbestekoa da teknologia berrien erabilera gure geletan, baita haur hezkuntzan ere. Curriculum berriaren oinarrizko konpetentzien artean “konpetentzia digitala” dugu eta haur hezkuntzako edukietan tekonologia berrien erabilera topatu dezakegu besteak beste . Testu inguru honetan, haur hezkuntzako geletako blogek teknologia berriak erabiltzeko aukera ematen digute eta, bide batez, gurasoekin komunikabidea mantentzeko tresna ere izan daitezke, batez ere geletan fitxa gutxi egiten baditugu: karpetak etxera eramaterakoan konturatzen gara geletan bizi den guztia ez dela inon agertuko nahiz eta guk ondo jakin zenbat ikasi duten… Gelako bizitzaren aztarnak ez ezabatzeko Busturiako eskolan, adibidez, haur hezkuntza eta lehen zikloko bloga sortu dute. El Rocio herriko eskolaren bloga ere ikusi dezakegu ideiak jasotzeko. San Juan del Puertoko eskolan, berriz, gela bakoitzako bloga sortu dute: los patitos (4 urte B), las gaviotas (5 urte). San Fermin ikastolan ere haur hezkuntzako bloga dute.
Add comment 2008/03/05




