Esperimentazio jolasak haur hezkuntzan
2012/01/24 at 23:03 Deja un comentario
Haur hezkuntzako curriculuma bi urtetan zehar landu eta gero, ihaz hasi ginen haur hezkuntzako mintegian apur bat sakontzen metodologia atalean. Horretarako, eta curriculumaren orientabide metodologikoak kontuan hartuz, jolasa hartu genuen ardatz. Jolas sinbolikoa aztertu eta gero esperimentazio jolasak landu genituen. Aurten jarraipena eman diogu gaiari: tartekatzen ari gara oinarri teoriko txiki bat, Constance Kamii-ren eskutik, geletako aplikazio zuzena eta, batez ere, irakasleen esperientzien trukaketa.
Testu inguru honetan, aukera izan dugu gaur Berritzegune nagusiko Zientzia hezkuntzako arduraduna, Carlos García, guregana etortzeko. 24 irakasle egon gara Carlosek proposatutako hainbat jarduera egiten airea ardatza izanik. Airearen ezaugarri eta propietate batzuk egiaztatu ditugu: pisua, presioa; aldagai batzuen eragina airean: tenperatura; airearen eragina hainbat objetuetan… eguneroko bizitzako baliabideak erabiliz.
Entrada archivada en:Baliabideak - Recursos, Gaitasunak - competencias, Haur hezkuntza - Educación infantil, Ingurune fisikoa - Medio físico y natural, Jolasa - Juego. Etiquetas:aire, airea, B07 Getxo, B08 Leioa, ciencia en educación infantil, Constance Camii, educación-infantil, esperimentazio jolasak, experimentos, haur hezkuntza, haur hezkuntzako mintegia, ingurune fisikoa, juegos de experimentación, zientzia haur hezkuntzan.










Trackback este articulo | Suscríbete a los comentarios vía RSS Feed