Pelutxe proiektua
2009/10/12
Pelutxe proiektu telematikoa Haur Hezkuntzako azkeneko mailako ikasleei, hau da, bost urteko geletan daudenei zuzenduta dago. Pelutxea gelako martxan sartu eta ikasleen bizipenetan parte hartuko du. Bi ikastetxe artean pelutxezko panpinen trukaketaren bidez teknolgia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dira.
Pelutxezko Panpinen proiektua, “Ositos de Peluche” IEARN sareak antolatutako proiektuan oinarritzen da. e-postaren bidez komunikazioa bultzatzea oinarritzat duelarik.
Gaztelaniazko bertsioa, helbide honetan ikus daiteke: http://www.telar.org/telar/proyectos/ositos/ositos.htm
Jatorriz, Australian egindako proiektu baten ondorioa da, hona helbidea: http://www.iearn.org.au/tbear/
Pelutxe proiektuan parte hartu nahi izan eskero, urrian zehar aukera dago. Formulario bat bete behar da.
Lehen hezkuntzarako ere proiektu telematikoak daude: “Euskadin zehar” eta “Azmaliko“
Entry Filed under: Ahozko hizkuntza - Lengua oral, Haur hezkuntza - Educación infantil, IKTak Haur Hezkuntzan - TIC en Educación infantil, Proiektuak - Proyectos. Tags: IKT, IKTak haur hezkuntzan, pelutxe, pelutxe proiektua, proiektua.





Trackback this post | Subscribe to the comments via RSS Feed