Archive for Ekaina, 2009
UniTxiki 2009: Haur hezkuntzako ikasleak ere ikertzaileak

UniTxiki 2009
Gaur burutu da Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologiako Fakultatean Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikerketa Proiektuen Erakusketako 1. Jardunaldia. Hezkuntzako eremu ezberdinak elkartu dira “The Meninas project” inguruan: Hezkuntza Zaila, Hezkuntza Berriztatzeko Bizkaiko burua, Mikel Agirregabiriaren partehartzearekin, B07 Berritzegunea, Ana Sofia Gutierrez motorea izan delarik; Unibertsitatetik, Txema Becerril irakaslea, eta eskoletako ikasleak eta irakasleak: Legardalde (Mungia), Zipiriñe (Sopela), Lemoiz (Lemoiz), Larrañazubi eta Zubileta (Getxo)

The Meninas project
Azken hilabeteetan ikerketa proiektua garatu da geletan metodo zientifikoaren pauso guztiak emanez eta gaurko jardunaldian elkartu dira azken pausoa emateko, hau da: ikerketaren berri emateko. Homairudien bidez azaldu dute prozesua, emaitzak eta ondorioak.
Add comment 2009/06/08




