Archive for Uztaila, 2008
Geroa Ikastolako haur hezkuntzako bloga
Duela hilabete batzuk blog honetan azaldu genuen haur hezkuntzako blog batzuk agertu zirela blogosferan haur hezkuntzako geletan egiten dena erakusteko asmoarekin. Bide batez, nire zonaldeko ikastetxe baten eskola ezberdinetako blogen berri ematen nuen haiek ere egitera animatzeko asmoz. Proiektuen bidez lan egiten ari dira eta geletan egiten den guztia gurasoei erakusteko asmoarekin bloga egitera “ausartu” dira. Hemen duzue Geroa ikastolako haur hezkuntzako bloga eta, bide batez, nire omenaldi txikia burutu duten andereinoei. ¡Animo eta berdin jarraitu!
Add comment 2008/07/07




